2019ko Ekainaren 12tik 16ra

Ongi etorri IFOB2019ra

Jaialdi hau La Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkartearen Mendeurreneko ekitaldien barne kokatzen da
eta 2019ko ekainaren 12tik 16ra ospatuko da.

Jaialdian barna kontzertuak, desfileak, hitzaldiak, tailerrak eta erakustazoka bat izango dira besteak beste.
Horretaz gain, parte-hartzaileendako aisialdi ekintzak ere izango dira hiriko hainbat puntutan.

 
 

Izen-ematea zabalik!

Jada izena eman dezakezu IFOB Biltzarreko hitzaldi eta tailerretan, bai eta interprete ospetsuek emanen dituzten master class saioetan ere.

 

Biltzarra

Gure Biltzarrean izena ematen baduzu, hitzaldiak eta tailerrak izanen dituzu eskura, bai eta nazioarteko bandek nahiz bakarlariek emanen dituzten kontzertuak ere, guztiak lehen mailakoak. Ikusi gure tarifak eta hitzaldi-egutegia

Master class

Klase magistralak mundu zabaleko interpreteekin? Ongi irakurri duzu!
Kontsultatu ordutegiak eta irakasleak, eta emazu izena lehenbailehen: lekuak mugatuak baitira.

congreso iFOB euskera
Master iFOB euskera
 

Kontzertuak

Begiratu gure kontzertu eskaintza, hiri osoan dituzu. Ia denak doakoak badira ere, hauetarako sarrerak web honetan dituzu salgai: Mnozil Brass, La Pamplonesa, Bilboko Banda, Bartzelonako Banda eta Harmonie la Nèhe de Dax.