Egitaraua

 

Egitarau Orokorra

 

Egoerak

Baluarteko Behin-behineko Egitaraua


BALUARTE izango da IFOB2019aren parte garrantzitsu baten egoitza: klase magistralak eta hitzaldiak, kontzertuak areto nagusian eta azoka komertziala, non babesleek eta erakusketariek beren produktu eta zerbitzuak erakutsi, aurkezpenak egin edota produktuak proba ditzaketen.
BALUARTEK Jaialdi osoan zehar sukaldaritza zerbitzuetarako leku bat ere eskainiko du, eta, horrela, Iruñeko taberna eta jatetxeen jardun gastronomiko zabala osatuko du.
 

Gayarre Antzokia


Gayarre Antzokiaren historia ezagutzeko 1841. urtera jo behar dugu, Gaztelu Plazan Antzoki Nagusia izenarekin bere ateak ireki zituen garaira. Geroago, 1932. urtean, gaur egungo kokapenera lekualdatu zen, Karlos III.aren etorbidera. Han, harriz harri berreraiki zuten bere fatxada edo aurrealdea.

Gaur egun, Iruñeko kultur programazioaren ekitaldi asko biltzen ditu eta La Pamplonesa Musika Bandaren kontzertuen ohiko egoitza da. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldia eta estatuko zein nazioarteko Musika Banden hainbat kontzertu bertan ospatuko dira. Durante el Festival, acogerá el acto inaugural, así como diversos conciertos de Bandas de Música tanto nacionales como internacionales.