Sarrerak

 
Dagoeneko IFOB Pamplona-ko sarrerak eros ditzakezu Baluarten eta Gayarre Antzerkian:
 
Web

Haizeari dantzan

Bilboko Banda
Bakarlaria: José Franch, clarinete
Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana
Ekainak 12
20:00
7€
Gayarre Antzokian
Erosi sarrerak
Musika gorputzaren mugimenduaren elikagai nagusia dugu, elkarren arteko komunikazio eta espresioan laguntzen diguna. Dantzak beti mugitu izan du gizakion gorputza, bai barruti eta baita kanpotik ere, instrumentuen musikaren bitartez.
 
Web

La Pamplonesa ehunean

La Pamplonesa Musika Banda
Solista: Nury Guarnaschelli trompa
Solista: Sarah Willis trompa
Solista: Bogdan Bacanu percusión
Director: J. Vicent Egea
Ekainak 13
20:00
10€
Baluarteko Auditorioan
Erosi sarrerak
La Pamplonesak oso kontzertu berezia eskainiko du IFOB Pamplona festibalean. Musikaz josiriko aste honetan bandak bere ehungarren urtehurrena ospatuko du, mundu osoko musika taldeak lagundurik. Kontzertu honetan XX. mendeko obrak izanen ditugu, lehen aldiz entzuteko aukera egongo den gauzaren bat eta bakarlari paregabeak: marimba inork ez bezala jotzen duen Bogdan Bacanu, eta tronparekin Nury Guarnaschelly eta Sarah Willis. La Pamplonesa musika bandarentzat oso erronka berezia izanen da, zalantzarik gabe.
 
Web

Cirque

Mnozil Brass
Ekainak 14
20:00
29€
Auditorio Baluarte
Erosi sarrerak
Mnozil Brass austriarriak Iruñean izanen ditugu lehendabiziko aldiz Cirque espektakulua eskuartean dutela. Proposaurien honekin, 7 lagunez osaturiko talde honek erakusiko digu musikak esparru serioaz gain, beste arlo batzuk ere badituele. Talde hau 1992an hasi zen eta ordutik munduko zenbait txokotan egon dira, oraingoan, umorez beteriko zerbaitekin
 
 
730x400_iFOB_EUSK

La Lira de Pozuelo Banda Sinfonikoaren & José Sibaja

La Lira de Pozuelo
Bakarlaria: José Sibaja, tronpeta
Zuzendariak: Maxi Santos eta Johan de Meij
Ekainak 15, larunbata
13:00
7€
Auditorio Baluarte
Erosi sarrerak
Lira de Pozuelo madrildarrak programa zorrotza eskainiko du, Luis Serrano Alarcón konpositorearen lana ardatz hartuta, kontzertu honetako lan batzuen egilea baita, hala nola Concerto for Trumpet an Wind Ensemble, Boston Brass-eko kide José Sibaja tronpeta-jotzaileari eskainia. Sibajak berak joko du lana oraingo honetan, eta horrela, pieza Europan estreinatuko da. Errezitaldiko gainerako lanak La Pamplonesako zuzendari José Vicent Egeak nahiz Johan de Meij holandarrak ondu dituzte; azken horrek kontzertuaren zati bat zuzenduko du.
 

Primitiva de Llíria eta "Santa Cecilia" d'Alcàsser + bakarlariak

Primitiva de Llíria eta "Santa Cecilia" d'Alcàsser
Ekainak 15
16:00 eta 17:30
12€
Auditorio Baluarte
Erosi sarrerak
Bi bandak Valentziako Erkidegokoak dira. Hura musika-tradizio handiko lurraldea da. Bietan badira arras bakarlari bikainak, banden interpretazioei are dirdira handiagoa emateko; beraz, pack hau kontzertu-tandem ezin borobilagoa izanen da.

Primitiva de Llíria Bandak konpositore valentziar batzuen lanak jotzen ditu, bere sustraiaren erakusgarri: taldeak jada bi mendeko ibilbidea egina du. Gainera, lan klasiko bat ekarriko du José Franch-Ballester klarinete bakarlariarekin duen piezarako: kontzertu-fantasia bat, Giuseppe Verdik ondua.

Alcàsserko "Santa Cecilia" Banda Sinfonikoak, bestalde, hainbat musika-estetika uztartzen ditu sei konpositore garaikideren eskutik. José Antonio Masmano Granadako Orkestra Sinfonikoko oboe-jotzailea bakarlari arituko da Óscar Navarroren Legacy lanean. Spanish Brass metal boskoteak bi lan emanen ditu: Menú per a quatre, José Suñer-Oriolak ondua, eta Gregory Fritzek egindako Excursions.
 
Web

Musik Bandak eta Erraldoien Konpartsa

Musik Bandak eta Erraldoien Konpartsa
Ekainak 15, Larunbata
3€
Iruñeko Zezen Plazan
Erosi sarrerak
 
Web

Musikak sustraietatik

Barcelonako Banda
Bakarlaria: Pacho Flores, tronpeta
Zuzendaria: J.R. Pascual Vilaplana
Ekainak 16
12:00
7€
Gayarre Antzokian
Comprar Entrada
Musika toki guztietan ageri da, espresatzeko modu baten, autzera, inguruan daukan mundura ulertzeko modu baten autzera. Bere bitartez, askatasun hariak sortzen dire entzuten dutenen artean. Gaur, Venezuela eta Kataluniatik arte honen sustraiak ureztatuko ditugu, perkusioz eta haizez.
 
Web

Dax Avec Sax

Harmonié Néhe (Dax, Frantzia)
Bakarlaria: Jean-Yves Formeau
Zuzendaria: Jean Garin
Ekainak 16
18:00
4€
Gayarre Antzokian
Erosi sarrerak
Néhe 1901eko urtarrilan sortua izan zen, Daxeko antzerkiko kafean, musikan aritzen ziren lagun talde bati esker. La Pamplonesa musika bandarekin laguntasun handia dauka, beraz ezinbestekoa zen urtehurren honetan. Hasiera batean Herri Lubetek zuzendu zuen Akitania Berriko banda hau. Gaurkotasunean, Jean Diron dugu bere zuzendaria. Dagoeneko mende luze bat bete du, eta ehun partaidez esatua dago. Lana zintzotasun eta uzentasunez egiten dute, originaltasun handiko honako programak osatuz.
 
Web

Soinu Penintsula

Castelló Udal Musika Banda
Bakarlaria: Ximo Vicedo
Zuzendaria: Marcel Ortega I Martí
Ekainak 16
20:30
5€
Gayarre Antzokian
Erosi sarrerak
Castelló-ko Udalaren Musika Bandak, penintsulako sonoritate adierazgarrienetatik ibilbidea eskainiko du, Joaquín Turina sevillarra, Eduard Felip valentziarra, hala nola beste hainbat sortzaile handi, heuren folklore eta maitaturiko lurraldea oinarri hartuta.