Hiria

 

Hiria

Zergatik Iruñea?

2012ko “Bizitza kalitatea Espainiako udalerrietan” txostenaren arabera, Iruñea Espainiako “bizitza kalitate” adierazle hoberenak dituen hiria da: besteak beste efizientzia, kutsadurarik eza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, zerbitzuak… kontuan hartuta.

Munduan zehar ezagunak izan gintezke San Fermin jaiengatik, Hemingwayren “Jaia”-rengatik edo Done Jakue bidearen Espainiako lehenengo hiria izateagatik, baina ekitaldiak antolatzeko leku paregabe bat izateagatik ere merezi dugu ospea.

63.000 m²-ko kongresu gune bat hiriaren erdian? Europako handienetakoa den XVI. mendeko gotorlekua ondoan dela. Sariak jaso dituen gastronomia gozoa? ISO-900, 14001 eta UNESCOK lekuan zerbitzuak eta gestioa eman zituzten? Prezio lehiakorrak hotel eta lokaletako zerbitzu bikainetarako? Frantzia eta Espainiaren artean ongi konektaturik dagoen 300.000 biztanleko hiri bat? Historia, tradizioa eta inguru berde sinestezinak konbinatzen dituzten jarduerak? Hiri inteligente bati eskatzen diozun guztia batera? Badaukazu.

Aldea nabarmendu. Gure alde apustu egin.


 
 
 

Aire-bideak.

Iruñeko aireportuak egunero hainbat lotura ditu Madrilekin, eta Europako puntu nagusi batekin (Frankfurt) ere loturik dago astean hainbat aldiz.

Iruñeak nazioarteko bi aireportu dauzka inguruan, errepidez joanda 90 minutu baino gutxiagora: Bilbo (159km) eta Biarritz (127km).

 

Trenbide-Loturak.

Iruñeko tren geltokiak egunero abiadura handikoekin loturak ditu: Madrilera (3 ordu) eta Bartzelonara (4 ordu).

Hendaiako (Frantzia) nazioarteko  tren geltokia Iruñetik ordu batera dago autoz.

Loturak errepidetik.

Errepidez Espainiako helmuga nagusiekin lotzen duen autopista sare zabala dauka Iruñeak: Bartzelona, Madril, Bilbo eta Zaragoza, eta Frantziatik (Hendaia) ordubetera dago autoz.

BALUARTEK RENFErekin eta IBERIArekin akordiak dauzka BALUARTEko ekitaldietara doazen pertsonentzat, %60 ko deskontua ere izan liteke.