Antolakuntza

 

Antolakuntza

Orrialde honetan Jaialdiaren Antolakuntzarako arduradunak dituzu. Horietako bakoitza ikusteko klik egin botoietan, edo kontaktuan zure zalantzak argitzen lagundu diezazugun.

La Pamplonesa Musika Banda

La Pamplonesa Musika Banda 1919an sortu zen. Urte horretako irailaren 24ean lehenengo zuzendari batzordea eratu zen, non Silvanio Cervantes Jauna zuzendaria izendatu zen eta 37 musikariaz osatuta zegoen. Lehenengo emanaldia urriaren hamaikan izan zen, Iruñeko kaleetan zehar nafar errepertorioa jotzen.
Hasieratik bere kalitatea erakutsi zuen, hainbeste lehiaketetan sariak jasotzen, 1922an Zaragozako Banden Lehiaketan bigarren saria jasotzen besteak beste. Horrela hasi zuen bere lankidetza Iruñeko Udaletxearekin, hiriko jai ekitaldi nagusienetarikoei musika jartzen. 1987. urtezkeroztik Kultur Elkartea da eta Iruñeko kultur aktibitatean leku pribilegiatu bat betetzen du. 1996tik J. Vicent Egea bere zuzendaria da eta gaur egun estatuko Musika Banden artean goi mailako prestigio artistikoa du.
Bere aktibitateen artean, Gayarre Antzokiko eta nafarroako hiriburuko hainbeste eszenatokiko bere kontzertu zizkloa azpimarratu behar da. Era berean, hiriko erlijio zein ekitaldi zibil guztietan parte hartzen du eta San Ferminetako erreferente musikala da, non bere musika hiriko soinu-bandaren zati garrantzitsu bat da. Musikako hedapen lan handia egiten du, bai herrikoia baita bandarako errepertorio sinfonikoarena ere. Edozein genero musikala interpretatzen du, jazz, zarzuela, musika klasikoa, musika garaikidea, zinemarako musika edota gaur egungo bandarako errepertorio sinfoniko nagusia besteak beste. Aldi berean, alde pedagogiko bat lantzen du ikastaro instrumentalak zein Musika Eskolak eta Kontserbatorioak bezalako heziketa-entitateekin elkarlanaren bidez. Eta izaera sozialeko erakundeekin ere, erakunde hauengatik bultzatutako kanpainetan eta kontzertuekin, bere formazio osoarekin edota ganberako formazio txikietan.

 

Batzorde Artistikoa

La Pamplonesa Musika Bandako zuzendari J. Vicent Egea Jaialdiaren Lehendakari delarik, estatuan zein nazioartean itzal handia duten zuzendari, konpositore eta irakaslez osaturik dago.
 

J. Vicent Egea


Zuzendaria, konpositorea eta Batzordeko Lehendakaria.

Jose R. Vilaplana


Bilboko Musika Bandako Zuzendaria eta konpositorea.

Jesus Garísoain


Zuzendaria eta konpositorea.

Jerry Junkin


Banden Zuzendaria Texaseko Unibertsitatea Austinen.

Kerry Taylor


Banden Zuzendaria High school Wetlake.

Antolakuntza Batzordea

 

Jaialdiaren Enbaxadoreak